Aste honetatik aurrera, larunbat goizetan zabaltzen duten osasun etxeen erdia aipatu egunetan ixteari ekingo diote Eusko Jaurlaritzako Osasun arduradunek. Horien artean, zapatu honetatik (ekainak 19) aurrera, ez dute asteburuetan arretarik emango Leioa, Astrabudua, Erandio eta Sopelako anbulatorioek. Horien ordez, Areeta eta Gorlizko etengabeko atentzio guneetara joan beharko dute herri horietako gaixoek. Igandeetan eta jaiegunetan ere zabaltzen dituzte horiek. Bitartean, Algortako Bidezabal kaleko osasun etxea larunbatetan zabaltzen jarraituko dute, 09:00etatik 14:00etara. Besteak beste, Leioako Udalbatza agertu da anbulatorioak larunbatetan
zarratzearen kontra. Orain gutxi ere, larrialdietarako zerbitzuak bere horretan mantentzea
eskatu zuten Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentziako alkateek. Argazkian, Julian Perez Gil
Osakidetzako zuzendari nagusia.