Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote Gotzon Alcalderi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 16a, 10:54

Gotzon Alcalde euskal preso politiko algortarrari eta haren bikotekide Leire Etxebarria zaratamoarrari zazpina urteko espetxe zigorra ezarri diete, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Hilaren 9an egin zieten epaiketa Parisen. 2007ko ekainean ezarri zieten zeina urteko kondenarekin “zigorren nahasketa” gertatu dela onartuta, zazpi urteko zigorra bete beharko dute guztira, errepresioaren kontrako erakundeak zehaztu duenez. Alcalde eta Etxebarria euren haur txikiarekin atxilotu zituzten Auvernen (Frantzia), 2006ko otsailaren 13an. Orain biak Fleury Merogis espetxean daude. Argazkian, Gotzon Alcalderen irudia ezkerrean.

Joan den asteazkeneko epaiketan, fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu zuen Gotzon Alcalde eta Leire Etxebarriarentzat. Biak 2007an ere epaitu zituzten, legez kanpoko erakunde baten partaide izatea egotzita; baita sei urtera zigortu ere. Hori dela eta, defentsak "zigorren nahasketa" eman zitekeela aldarrikatu zuen, baina fiskala aurka agertu zen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun