Bestalde, ohikoa denez, herri bazkaria egingo dute San Juan egunean, hau da, bi ostegun barru, ekainaren 24an. Horretan parte hartzeko ere aurretik izena eman beharra dago. Apuntatzeko epea asteartera arte egongo da zabalik. Izen ematea Barrikako Kultur Etxean egingo da (Txintxilandia eraikina, 2), ohiko ordutegian: astelehenean, 17:00etatik 20:00etara; eta asteartetik larunbatera, 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era. Informazio gehiago: 946 775 163.
Egitaraua:
Ekainak 18, ostirala
17:00 San Juan jaietako kirol jarduera anitzeko topaketak (piragua, futbol eta tenis-padel).
18:00 Txupinazoa eta kalejira.
20:00 Sardina-jan herrikoia eta sagardo festa bertsolari eta trikitilariekin.
Ekainak 19, larunbata
10:00-13:00 Lau taldeko XII. Futbol 7 lehiaketa, Aita Gotzon memoriala (benjamin kategoria), Atxutegi futbol zelaian (Barrikako Futbol Eskola).
11:00-13:00 Ludoteka: makillaje eta ile-apainketa tailerrak.
11:00-14:00 / 16:00-19:00 Umeentzako Jolas Parkea (puzgarriak).
16:00-20:00 Erabili Bizimetaren bizikletak.
17:00 Barrikako San Juan jaietako emakume eta gizonezkoen tenis finalaurrekoa, Aita Gotzon memoriala.
20:00 Saiheski-jan herrikoia.
23:00 Rock kontzertua.
Ekainak 20, igandea
10:00 San Juan jaietako X. Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
10:00-13:00 Lau taldeko XII. Futbol 7 lehiaketa, Aita Gotzon memoriala (kimuak), Atxutegi futbol zelaian (Barrikako Futbol Eskola).
10:30 XXXIV. Sukalki Lehiaketaren izen-ematea. Sari garrantzitsuak.
11:00-14:00 / 16:00-19:00 Umeentzako Jolas Parkea (puzgarriak).
13:30 Nekazaritza Lehiaketaren sari-banaketa eta sukalki lapikoen aurkezpena epaimahaiaren aurrean.
16:00 Bizkaiko txirrindularitza txapelketa, kadete kategorian.
17:00 Barrikako San Juan jaietako emakume eta gizonezkoen (umeak) tenis finala.
18:00 Herri kirolak.
19:00 Margo eta sukalki lehiaketen sari-banaketa, umeentzako jolasekin.
Ekainak 23, asteazkena
20:30 Tai-ji erakusketa: “Sua eta Ura”.
22:30 Sua eta piroteknia ikuskizuna San Juan gaua ospatzeko.
23:00 San Juan gaueko sua eta txokolatada txurroekin.
Ekainak 24, osteguna
12:00 Meza nagusia.
13:00 Ohorezko aurreskua.
15:00 Bazkari Herrikoia plazan.
16:30-19:30 Dantzaldia plazan.
Ekainak 26, larunbata
16:00 San Juan jaietako XII. piragua estropada, Aita Gotzon memoriala.