Gaur hasiko da esku pilota txapelketa Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 16a, 15:10

Azken urteotan ohi bihurtu denez, Sopelako San Pedro jaiak baino lehen, binakako esku pilota txapelketa jokatuko dute, Gazte Asanblada Sopeloztarrak antolatuta. Gaur, asteartea, izango da lehenengo partida, Ander Deuna ikastolako frontoian. Pelos-Eñaut eta Ager-Oier bikoteak lehiatuko dira, 17:00etatik aurrera. Final laurdenak, berriz, ekainaren 23an izango dira eta finalaurrekoa 24an. Finala San Pedro egunean (ekainak 29) jokatuko dute. Sopela.net agerkari digitalak partiden egutegi osoa argitaratu du. Bitartean, Algortan, ekainaren 30ean hasiko da bosgarren futbito txapelketa, Getxoko Txorimalo gaztetxeak antolatuta. Bertan parte hartu nahi dutenek UK taberna, Amnistia edo Txorimalon bertan izena eman beharko dute, larunbata (ekainak 19) baino lehen. Argazkian, Sopelako gazte koadrilak / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun