Larunbat honetarako, ekainak 19, Udako Euskararen Eguna antolatu du
Gorlizko Udalak. Gauzak horrela, 11:00etatik 13:00etara, puzgarriak eta jolasak izango dituzte txikiek, "Euskaraz olgetan" ekimenaren barruan. Eguerdiko ordu batetan, berriz, “Irriparra barra-barra” ikuskizuna eskainiko du Azkona pailazo taldeak, 2 eta 12 urte arteko neska-mutilei zuzenduta. Arratsaldeko txalaparta tailerrari dagokionez, 5 eta 14 urte arteko umeentzat izango da, 17:00etatik 19:00etara. Hori bukatuta, dantzaldia eskainiko du Auskalo Non taldeak. Udal iturriek zehaztu dutenez, ekintza guztiak Iberrebarri plazan izango dira eta euria bada, pilotalekuan. Bestalde,
Araba Euskaraz jaialdira joateko autobusa jarri du Gorlizko Kultur Etxeak. Ikastola arabarren festa handia igande honetan, hilak 20, izango da Agurainen. Argazkian, Auskalo Non erromeria taldeak alaituko du Udako Euskararen Eguna / © Auskalo Non.