Azken orduetan, uraren maila 80 zentimetro igo da Gobela errekan, 1,10 metroetatik 1,90 metroetara, alegia. Salsidu-Zubieta inguruan ere etxeen beheko aldeetan sartzen hasi da ura; baita inguruko lursailetan ere. Nabaria da bizilagunen urduritasuna. Bestalde, euriteen ondorioz, ez dira gutxi urez gainezka dauden garajeak eta etxabeak. Denda batzuetako jabeek horiek husten hasi dira jada, badaezpada.
Gomendioak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko zuzendaritzak, Kantauriko isurialdean euri jasa etengabeek eragin izan duen larrialdi egoerari aurre egiteko, hainbat gomendio aurkeztu ditu herritarrentzako horrek ekar ditzakeen ondorio txarrak saihesteko edo, behintzat, ahalik eta gehien murriztu ahal izateko.
Prebentzioko neurriak:
- Ez utz ibilgailurik ubide lehorretan ezta ibai ertzetan. Urak bat-batean gora edo gainezka egin dezakeelako.
- Kendu ibilgailuak ur putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
- Saihestu autoaren erabilera.
- Bidaiatzeko beharrean, erabili errepide nagusiak eta autobideak. Ikusteko arazoak izatekotan, gelditu toki seguru batean.
- Erretiratu urak eraman ditzakeen gauza guztiak, batez ere kutsagarriak izan daitezkeen produktu arriskutsuak.
- Begiratu isurbideak ondo dabiltzan.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Urrundu erreka, zubi edo urpean gera daitezkeen tokietatik.
- Ez igaro • Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez igaro gainezka egin duen tokietatik, ez autoz, ez oinez. Autoa geldirik geratzen bada, argiak itzali eta autotik urrundu.
- Ura etxebizitzara sartuko balitz, urrundu soto eta behe-solairuetatik.
- Etxea alde batera utzi beharra izatekotan, argindarra itzali, gasa eta ura deskonektatu eta ohar bat utzi nora joango den.
- Leku altuetara jo.
- Inguruan gertatzen denaren berri egon behar da, jakiteko egoera zer nolakoa den.