Euria hainbat trafiko arazo eragiten ari da eskualdeko errepideetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 16a, 20:47

Denboralea hainbat arazo eragiten ari da errepide sarean, bereziki, Bizkaian, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak jakinarazi digunez. Errepideetan pilatu den ur mordoak auto-ilarak eta errepideen itxiera ekarri du. BI-634 itxita dago Gatika eta Sopela artean, Butroe ibaiak gainez egin duelako. Plentzia eta Mungia lotzen dituen BI-2120 errepidea ere itxi egin dute Maruri parean. Trafiko Sailak, gainera, BI-637 errepidean tentuz gidatzea aholkatu du. Hain zuzen, Avanzada azpian kokatzen den Emezo errotondan ur putzu handia dago. Bestalde, bi lagun zauritu dira, 16:00ak aldera Uribe Kostako korridorean izandako auto-istripuan. Antza, aurrez aurre elkar jo dute bi ibilgailuek Larrabasterran eta, ondorioz, suhiltzaileek atera behar izan dituzte gidariak. Bertaratutako anbulantziek Gurutzetako ospitalera eraman dituzte zaurituak. Bitartean, libratu artean moztu dute errepidean. Autoek elkar jo dutenean euria ari zuen. Argazkian, Algortan, Makaletako Etorbidea ere hartu du urak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun