Mutiko getxoztar bat atxilotu dute 20 euro lapurtu dituelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 16a, 21:22

Atzo, arratsaldean, 15 urteko mutil getxoztar bat atxilotu zuen Algortan Ertzaintzak, lapurreta delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, "atxilotutako gazteak, joan den ekainaren 4ko gauean, Aiboa metro geltokiaren inguruetan beste gazte bat asaltatu eta 20 euro lapurtu zizkion". Gertakari horren ikerketa zeramatzaten poliziek atzo arratsaldean atxilotu zuten aipatu adingabea, delitu horren egilea delakoan. Horrezkero, aurki Adingabekoen Fiskaltzaren aurretik pasa beharko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun