Skate eguna egingo dute larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 16a, 21:27
Hirugarren Skate Eguna egingo dute larunbat honetan, ekainak 19, Sopelako Iturrieta parkean (Balearen parkean, Mendieta kalearen amaieran, kultur etxe berritik gertu edo Sabino Arana kalearen alboan, Urdulizerako bidean). Bertan, kirol horren ikastaroak, txapelketa eta sari banaketak izango dira. Skate kurtsoa 11:00etatik 13:00etara egingo dute. Sariketa, berriz, 15:00etan hasi eta 18:00etan bukatuko da. Azkenik, ordu erdi beranduago sari banaketa egingo dute, 18:30ean, hain zuzen. Bertan parte hartzeko, Rider Skate dendan (Zubigane, 5) izena eman beharko dute skate zaleek. Bestela, 944 660 995 telefono zenbakian edota www.guretxokoskatepark.com webgunean egin daiteke. Argazkian, mutil bat Leioako skate pistan / © Leioa.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun