Ia 46 tona material begetal bilduz, 2.800,6 euro aurreztu ditu Barrikako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 16a, 21:38

Barrikako Udalak sortutako "Auzoz auzo" proiektua dela medio, 45.582 kilogramo material begetal bildu dute. Gauzak horrela, ekimen horren bitartez, 46 tona landare material biltegi batera bota eta ondoren zabortegira garraiatzea saihestu dute, tokiko iturriek zehaztu dutebnez. "Guzti horren helburua aurrezte ekonomikoa da. Izan ere, bildutako hondakin tona bakoitzeko, 61,08 euro aurrezten dira, zabortegira garraiatzeko kostuak saihestuz", azaldu dutenez. Ondorioz, gaur egun arte, 2.800,6 euro aurreztu dituzte Udalekoek. Argazkian, inausketa hondarrak Barrikan / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun