Euri denboralea baretzen hasi da gaur, eta horrenbestez, urrundu egin da atzo Bizkaiak gertu izan zuen tragediaren mamua. Izan ere, lurraldea hondamendiaren atarian geratu zen, Bilboko itsasadarrak eta hainbat ibaik, Kadaguak, Butroek eta gure Gobelak, kasu, gainez egin baitzuten. Gaua lasaia izan da atzoko egunarekin alderatuta, eta ibaiak goraino badaude ere, oraingoz ez dago uholde arriskurik, suhiltzaileen eta Udaltzaingoen arabera. Gaur goizean, euriteak Bizkaitik Gipuzkoara mugitzen ari dira, baina badirudi ez direla izango atzokoak bezain bortitzak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak eutsi egin dio alerta laranjari, baina horira jaitsiko du eguraldiak hobera egin duela baieztatzen dutenean. Hainbat iturrien arabera, 11 bizilagun hoteletara eraman behar izan zituzten Getxo udalerrian, Gobelak hainbat kale, etxebizitza eta aparkaleku urpetu baitzituen. Hala ere, 10:30ean emango dute atzo izandako kalteen berri udal agintari getxoztarrek. Argazkian, Makaleta Etorbidea hartu zuen atzo Gobela errekak.