Getxo Antzoki berriaren proiektuaren hirugarren fasearen lehenengo jarduera onartu berri du Tokiko Gobernu Batzarrak; lur-arrasetik beherako egiturari dagokiona, alegia. Lan horien iraupena 13 hilabetekoa izango da eta uda ostean hastea aurreikusi dute. Fase horren aurrekontua 3.408.000 eurokoa da, eta Getxo Antzokia eta Musika Eskolaren sotoaren hiru solairuen egitura eta zimenduak jartzean datza, udal iturriek zehaztu dutenez. Etorkizuneko eraikinaren egitura eta zimendatzea zehazten dituen agiri tekniko-exekutiboa da proiektu berri horren ardatza. Horrenbestez, hormigoi armatuzko elementuak jarriko dituzte, betoi-masa bertatik bertara botata zein aurrez eraikitako pieza handiak ipiniz, lur-azpiko gelen tokiak estaltzen dituzten argien gainean. Argazkian, Getxo Antzoki berria eraikitzeko egiten ari diren obrak / © San Nikolas Auzo Elkartea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!