Garai zail batean bizi gara. Ingurumenaren suntsiketa sistematikoari, orain langabezia eta gastu sozialaren murrizketari ere aurre egin behar diegu. Egoera honetan, Abiadura Handiko Trena eraikitzea (Uribe Kostan inposatu nahi duten "hiri jarraituaren" edo LZPren eskutik doana), are larriagoa dela deritzogu. Izan ere, kalte sozial eta ekologikoaz gain, onartu ezin dugun xahubide ekonomikoa suposatzen duelako. Izan ere, euskal biztanle bakoitzak 4.712 euro ordaindu beharko ditu politikari eta enpresarien gutizia hori ordaintzeko! Bestalde, azpiegitura handiei bideratutako aurrekontuaz ari zela, Espainiako Sustapen ministroa den Jose Blancok baieztatu zuenez, "dagoeneko ezer ez da berdina izango". Hori dela eta, proiektu horrekiko gaitzespena adierazteko garai ezinhobea dela uste dugu. Horretarako aukera ona etzi, larunbatean, 17:30ean Bilboko Jesusen Bihotz plazatik antolatu den manifestazio nazionalean izango duzu. AHTak hipotekatzen gaituelako, AHTrik ez! Argazkian, AHTren aurkako elkarretaratzea Leioan.