Erandioko Udalak udalerriko auzorik sakabanatuenak azpiegitura berriekin hornitu nahi ditu. Tokiko erakundeak argi dauka "auzo horiekiko duen zorra", eta horregatik defizitak zuzentzeko eta zentro urbanoekiko ezberdintasunak arintzeko konpromisoa hartu du. Joseba Goikouria alkateak azaldu duenez, "biztanle gutxiko auzoek tratu fina eta berezia jaso behar dute, bertakoek eskatzen duten funtzioen arabera. Saneamendua behar garrantzitsua da toki askotan, eta horregatik, aurrera jarraitzen dugu Arriaga, Mota, Iberre, Agarre eta Fano auzoetan lan horiek egikaritzeko". Gaur egun, Erandio herriko landa-eremu batzuk daude saneamendu sare orokorrarekin lotu ezin daitezkeenak. Alkateak adierazi duenez, "Udaletik oharrean gaude auzokide horiek hobi septikoen garbiketaren beharrean daudela, horregatik, Erandioko Udaletik martxan jarri dugu horiek berrikusteko eta husteko neurriak. Ekimen hori doakoa izango da auzokideentzat, kostu guztiak Udalak ordainduko baititu". Argazkian, Joseba Goikouria Erandioko alkatea aurreko agerraldi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!