Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 17a, 22:07

Leioako Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du jada. Gaurtik eta uztailaren 9ra arteko egunetan izango da eskabideak aurkezteko aukera. Urtero bezala, horretarako Leioako Udalaren Euskara Zerbitzura jo beharko dute interesdunek; hau da, Jose Ramon Aketxe plazako 11. zenbakira. Ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da. Bestela, telefonoz ere egin daiteke 946 072 576 zenbakira deituz. Argazkian, Leioako udaletxea / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun