Ekainaren 28an izango den Lesbiana, Gay eta Transexualen Harrotasun Eguna dela eta, Getxoko Udalak aipatu lagunen egoerari, eskubideei eta aldarrikapenei buruzko mahai-inguru bat antolatu du. Hitzordua asteartean, ekainak 22, izango da, 19:00etan, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Ekimenaren antolatzaileek zehaztu dutenez, Errespetuz transexualen elkarteko,
Aldarte gay, lesbiana eta transexualak arretarako zentroko eta
EGHAM Euskal Herriko Gay Mugimenduko ordezkariek parte hartuko dute mahai-inguruan. EGHAMeko ordezkariak, homosexualen egoerari, aldarrikapenei eta homofobiari buruz hitz egingo du. Aldarteko bozeramaileak, berriz, lesbianek gaur egun bizi duten egoera eta aldarrikapenak deskribatuko ditu. Eta azkenik, Errespetuz taldeko ordezkariak transexualitatea zer den, bere mitoak eta bizi duten egoera legala azalduko du. Argazkia: cc-by-nc
Erprofe.