All Jazz Era 2001 urtean jaio zen Gorlizen, hasieran lau taldekide zirela, bakoitza beste talde batzuetatik hurbildutakoa: Azkue (gitarra, Nohizbait), Joseba Azabal “Oilosko” (Bateria, Lipodosis) , Arkaitz San Martin “Murphys” (baxua, Batpez, Gatazka eta Banda Blasfemo) eta Jurdan Amores “ Moro” (gitarra, Batpez eta Gatazka). Handik denbora gutxira lehen kontzertu instrumentalak eskaintzen hasi ziren Uribe kostako inguruetan. 2002an Jurdanek taldea uztea erabaki zuen eta denbora gutxira Itziar (saxofonista) berangoztarra sartu zen taldera bere toke pertsonala ematen. Kontzertuak aurrera joan ziren eta horietako batean Mari Karmen Guillen “Meri“ sopeloztarra (abeslaria) hurbildu eta taldean sartu zen. Handik aurrera, All Jazz Eran taldekide berdinak jarraitu dute. 2005ean, "All Jazz Era" CDa grabatzera sartu ziren Gorlizko Zehatz lokalean. Ondoren, MusikHerrian herri diskoetxean sartu ziren eta Euskal Herri mailan jotzen asi ziren. Taldekideen arabera, "gure musika librea" da eta berau "grabatu, entzun eta konpartitzeko" gonbitea luzatu dute behin eta berriro.
All Jazz Era 2007ko Euskal Herria Zuzenean festibalean