Lehenengo datuen arabera, EHUn unibertsitatera sartzeko probak egiteko matrikula egina zuten 8.051 ikasleetatik 7.860k gainditu dute fase orokorra. Hortaz, ikasleen %97,63k aprobatu du selektibitatea, tokiko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Unibertsitatera sartzeko proba berriak aurten jarri dira abian. Bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena; eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Campuska, Araban matrikulatutako 1.051 ikasleetatik 1.029k gainditu dute fase orokorra, hau da, %97,91k; Bizkaian matrikulatutako 4.031 ikasletatik 3.906k aprobatu dute, hau da, %96,90ek; azkenik, Gipuzkoan 2.969 matrikulatu eta 2.925ek gainditu dute, hots, %98,52k. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko ikastegietako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!