Erandioko Udalak 170.000 euroko diru partida onartu du 1890ean eraikitako Erandio Landako udaletxe zaharra berriztatzeko. Etxe horren atzeko aldea eta estalkia berrituko dituzte orain. Izan ere, egoera txarrean daude eta alboan dagoen Goikolanda ikastetxeko patiora teila zatiak zein horma azalaren zatiak erori izan dira inoiz, tokiko iturriek aitortu dutenez. Lehendabizi egingo diren lan horiek, gerora, beste fase batzuetan egingo direnekin osatuko dira, erabat berriztatu arte. Bestalde, Udal erandioztarrak handitu eta lekuz aldatu du Lutxanako metro geltokiaren inguruan zegoen umeen jolastokia. Izan ere,
bi igogailu jarri dituzte geltokian, oinezkoek erraztasun gehiago izan dezaten nasa batetik bestera joateko eta auzoa zatitzen duen trenbidea gurutzatzeko. Horrek, bestelako elementuak mugitu beharra ekarri du. Bestalde, kaleko argiak ere aldatu dituzte Lutxanan, lehengoak argitasun gutxi ematen zutela. Fanon ere berritu egin dute kaleko argiteriaren zati bat: lehengoa kendu, aluminiozko kablea jarri eta ormigoizko zutoinen gainean jarri dituzte hamar argiztapen ekipo. Argazkian, Erandio Landako udaletxe zaharra / © Erandioko Udala.