Datorren hilabetean, Donostian egingo dute bigarren proba; urrian, Zumaian; eta berriro, Lemoizko zentraleko uretan amaitzea espero dute, abenduak aldera, aurten, itxarote epe luzeago bat finkatuko delarik, aukera gehiago izatearren. Open A mailaz aparte, Open B maila ireki bat, Neskak, Dropknee, Sub 18 eta Sub16ko mailak ere izango dira. Guztira, parte-hartze handia espero da. Ahalegin handia egin du EHSFk, El Diario Vasco Euskal Zirkuituko proba guztiak mantentzeko, hala nola, dirusariak. "Krisialdi garai honetan, inoiz baino gehiago eskertzen dugu gure laguntzaile eta babesleen lana, Euskaltel eta El Diario Vasco nagusi direlarik. Aurten ere, EHSFk Peña Txuri Surf Taldearen laguntza izango du antolakuntzan; alegia, rider bikainenen surf talde nagusietako bat", adierazi dute federaziotik.
Azkenaldi honetan pairatutako olatu falta deigarria izan da benetan. Izan ere, bi hilabeteko atzerapena jasan du El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituak. Baina, badirudi, orain dela egun batzuk finkatutako data berria mantenduko dela eta