Hona hemen Getxoko Auzokideok topagunearen sorrera manifestua:
Azkenengo hilabeteotan bildu eta gero, behean sinatzen dugun taldeok ondorioztatu ditugun azalpen batzuk argitara eman nahi ditugu. Lehenengoz, gure herrian gertatzen ari den hirigintza-garapenak kezkatzen gaitu, horren irizpideek etorkizunean arazoak ekar ditzaketela, eta gaurko egoerari oso soluzio gutxi eskaintzen dizkiotela uste baitugu.
Hori dela eta, Udaletxe eta beste erakundeekiko harreman berriak bultzatu nahi ditugu, auzotarron parte-hartze zuzenagoa eta demokratikoagoa lortzeko helburuz, eta guztiongan eragiten duten egitasmo eta ideien gaineko erabakiak hartzeko orduan gure iritzia eta ikuspuntuak ere kontuan har ditzaten.
Getxo bizigarriagoaren alde lan egiten dugun pertsonak eta taldeak gara; eta xede horrekin, alternatiba batzuk eta geroko Getxori buruzko gogoeta publikoa bultzatuko ditugu, Getxo izan dadin oso udalerri eroso, jasangarri eta zentzuzko oinarrien gainean eraikia.
Eztabaida horietan parte hartu nahi duten pertsona eta talde guztiak gonbidatuta daude.
Getxoko Andra Mari Auzo Elkartea.
Salsidu-Zubietako Auzotarron Elkartea.
Gobelak kaltetutako Neguri Langileko Auzokideen Elkartea.
San Nikolas Auzo Elkartea.
Algortako Lagun Elkartea.
Antena Ez-Getxo.
Getxon Bizi Auzo Elkartea.