Bere buruaz beste egiten saiatu da gizon bat Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 21a, 13:26

Ertzainak Berangoko etxe batean sartu ziren larunbatean, bertan alokairuan bizi den gizonezko batek bere burua leihotik behera bota nahi omen zuelako. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, gizona etxean itxi egin zen, eta berarekin alokairuan bizi diren gainerako errentariei ez zieen sartzen utzi. Jakin ahal izan dutenez, agindu bat emanda zegoen gizona herrialdetik kanporatzeko. Duela urte batzuk etorri zen Kubatik Berangora. Gertakariak eguerdiko 12ak aldera jazo ziren. Herritar bat Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen, aipatu gizonak bere burua leihotik behera bota behar zuela esaten ari zela azalduz. Etxebizitza bigarren solairuan dago. Ideia hori burutik ken zezan saiatu ziren denbora gutxira bertaratutako poliziak, komunikazioa eten egin zen arte. Bere buruaz beste egiteko asmoa zuenez, suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratzeko eskatu zuten ertzainek. Azkenik, Ertzaintzaren Eskuhartzeko Unitatea izan zen etxean sartzeaz arduratu zena gizona leihoan zegoenean, jauzi egiteko prest. Minutu gutxi geroago, gizonak bere burua leihotik behera ez botatzea erabaki du, harekin izan duten elkarrizketa baten ostean. Onik egon arren, anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen, nahasmendu psikiko handia baitzuen. Etxea miatu ostean, eta bertan aurkitutako agiriak aztertuta, agenteek baieztatu zuten agindu bat emanda zegoela gizonezkoa herrialdetik kanporatzeko, Herrizaingo Sailak gaineratu duenez. Argazkian, Elcorreo.tv webguneak zabaldutako bideotik hartutako irudia / © Elcorreo.tv .

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun