Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek abiatuko dute gaur Getxoko Itsas Astea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 21a, 17:48

Gaur bertan hasiko da Getxoko Udalak antolatutako Itsas Astea. Aurreikusitako ekimenen artean, Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute, Areetako Txurruka moilan, Itxartu abesbatzarekin batera. Hitzordua 19:00etan jarri dute. Nazioarteko Musika Eguna dela eta, data aipagarri honetan, hainbat taldek euren ekarpenak egingo dituzte, tartean gitarra taldea, Aixerrota harizko orkestra, Haundi harizko orkestra eta musika eskolako banda daudela. Halaber, gaur ere, beste hainbat ekimen hasiko dira agertoki ezberdinetan: bisita turistiko gidatuak, antzinako argazki erakusketa, aisialdi eta kirol tailerrak, belaontzi irteerak eta abar. Argazkian, Imanol Landa eta Aitor Soloeta Bizkaia zubiaren ondoan olagarro puzgarri erraldoiarekin Itsas Astea aurkezten / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun