Sopelan hogeita hirugarrenez jokatuko duten areto futbol txapelketako finala San Pedro jaietako ostiralean jokatuko dute, hau da, hilaren 25ean. Hitzordua Urko kiroldegian izango da, arratsaldeko 7etan. Aurtengo sariketan 21 taldek parte hartu dute eta partidak datorren asteko astelehenetik ostiralera jokatuko dituzte, 19:00etatik aurrera. Aurtengo berrikuntza bezala, Ugeraga taldea arduratu da zuzendaritza teknikoaz, Udalaren Kirol Sailaren laguntzarekin. Hala ere, kirol ekitaldi gehiago izango dira Sopelako
San Pedro jaietan (pdf). Urtero lez, pilotari profesionalek jardungo dute udal frontoian. Esku-pilotari dagokionez, Aspe enpresak antolatuko ditu partidak. Ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, lehen norgehiagoka jokatuko dute Idoate-Larrinaga eta Olazabal-Galartza VI bikoteek. Ondoren, Irujo-Beroiz eta Gonzalez-Barriola arituko dira. Momentu oro, ETBko kamerak egongo dira partidak grabatzen. Bestalde, larunbatean, hilak 26, 20:00etatik aurrera, pala profesionaleko jaialdia egingo dute, Asfedebi-Pilota enpresak antolatuta. Argazkian, telebistan emango dituzte esku-pilota partidak / © Sopelana.net.