Ekainaren 29rako, asteartearekin, Hego Euskal Herrian greba orokorrera deitu du gehiengo sindikalak. Mobilizazioen helburua ez da bakarrik lan erreformari erantzutea, Eskumaldeko
LABek adierazi duenez. "Hauek dira laburbilduz jomugak: erreformaren ondorioei zein Madriletik datorren inposizioari erantzutea, alternatiba bezala eredu ekonomiko berria adieraztea; eta Lan Harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua behar dugula aldarrikatzea, hau da, erabakitzeko eskubidea behar dugula", azaldu dutenez. Gauzak horrela, Sopelan egingo dute eskualde mailako manifestazioa. Hitzordua 18:30ean jarri dute, Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Goizez, Bilbon egingo dute mobilizazioa. Bitartean, astearte honetarako, hilak 22, asanblada batera deitu ditu langile, merkatari, tabernari eta auzokideak Leioako Greba Batzordeak. Batzartzeko ordua 20:30ean jarri dute, udaletxeko frontoian. Argazkian, Leioan egin zuten 2009ko maiatzaren 21eko eskualde manifestazioa.