Euskal Fondoari 50.025 euroko diru-laguntza ematea onartu du Getxoko Udalak. Oraingoan, Nikaraguako Tipitapa udalerrian aurrera eramango diren ibai drainatze proiektu baterako izango da subentzioa. Egitasmoa saneamenduko oinarrizko egitura egitean datza, 3.300 biztanle dituen herrirako, hain zuzen. Ekimen horrekin, bertako haurren eta talde ahulen artean gaixotasunak murriztu nahi dituzte, zehaztu dutenez. Begoña Ezkurra Lankidetzako Garapeneko zinegotziaren hitzetan, “higiene eta osasun baldintzak hobetzea da helburua, era horretan ur zikinetan egoten diren eltxo ugarik eragiten dituzten gaixotasunak ekiditeko". Argazkian, 2008ko bukaeran lanak egin behar dituzten Tipitapako ingurua / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!