Bihar zortzi, ekainak 29, Hego Euskal Herrian deitutako grebarekin bat egin dute Leioako makina bat kolektibok, ikaslek, langilek jubilatuk eta langabek. Dagoeneko, Leioako Greba Komitea eratu dute, Zapateroren Gobernuak darabilen lan erreforma eta murrizketa sozialen aurkako greba benetan orokorra izan dadin. Orain, Greba Komitea zabaldu nahi dute eta horretarako herri asanblada deitu dute biharko, asteartearekin. Hitzordua arratsaldeko 20:30etan jarri dute, Leioako udaletxeko frontoian. Bertaratzea eta parte hartzea eskatu diete langile, merkatari, tabernari eta Leioako auzokide orori. Ekainaren 29ko greba ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk osatzen duten
euskal gehiengo sindikalak deitu zuen, aldi berean euskal lan esparrua aldarrikatuz, eta handik gutxira CCOO, CGT-LKN eta LSB sindikatuek ere deitu zuten, bakoitzak bere aldetik, bestelako mezuekin. UGT aurka agertu da. Irudian, Leioako Langabetuen Asanbladak ere grebara deitu du / cc-by LLA.