Logotipoa sortzeko lehiaketa jarri du martxan Urdulizko jai batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 21a, 20:51
Urdulizko jai batzordeak logotipoa sortzeko lehiaketa jarri du martxan. Horretan edonork parte har dezake, eta nahi adina irudi mota bidal daitezke. Adierazi duenez, logotipo guztiek izan beharko dute "Urdulizko jai batzordea" leloa. Formatuari dagokionez, bi motatan bidali beharko dira: bata nahi diren koloreekin, eta bestea kolore bakarrarekin. Lanak bidaltzeko azken eguna ekainaren 30a izango da, eta posta arruntaz zein elektronikoz egin daiteke. Batetik, Urdulizko kultur etxera bidaltzerik badago, Aita Gotzon kaleko 16. zenbakira, 48610 posta kodearekin. Bestela, urdulizkojb[abildua]urduliz.net helbidera zuzendu beharko da. Epaimahaia tokiko jai batzordeak osatuko du eta erabakia uztailaren 6an jakinaraziko dute. Irabazleak 100 euroko saria jasoko du. Argazkian, Urduliz herria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun