Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak Herri Eskola eta Eskola Ibiltariaren aurkezpena egin zuen joan den larunbatean Getxoko Txorimalo gaztetxean. Ostiralean beste horrenbeste egin zuten Itzubaltzeta gaztetxean. Arratsaldean zehar, txalaparta jotzen ikasteko aukera izan zuten Txorimalon bertaratutako gazteek, eta ondoren, 18:30ak aldera,
Eskola Ibiltariaren aurkezpena burutu zuten 45 bat pertsonen aurrean. Ekimena uztailaren 1etik 3ra bitartean izango dela, eta bertan parte hartu nahi dutenek ohiko tokietan bonoa 20 eurotan eskura dezaketela adierazi zuten IAkoek. Aurkezpenaren ostean, Euskal Curriculumari buruz jardun zuten neska-mutilek, "ikasleriak zer nolako urraketak bizi dituen eta horren aurrean zer nolako jarrera izan beharko luketen" hausnartuz. Ondoren, gazteek ondorioak bateratu eta azken urteotan ikasleriak bizi izandako borrokak erakusten dituen bideo bat ikusi zuten. Azkenik, egunari amaiera emateko, kontzertuak izan ziren, Etsi Gabe, Never Surrender eta Auskalo Non taldeen eskutik. Argazkian, larunbatean egindako aurkezpena. Argazki gehiago ikusteko
sakatu hemen.