India ekialdeko Andhrasko probintziaren garapen integralerako egitasmoa sustatzeko asmoz, Vicente Ferrer Fundazioarekin izenpetutako hitzarmena berritu du Berangoko Udalak. Hurrengo hiru urtetan 30.000 euro bideratzeko konpromisoa hartu du tokiko erakundeak; 10.000 euro urteko. Anabel Landa alkate berangoztarrak eta Irune Pascual aipatu fundazioko EAEko ordezkariak ekainaren 3an sinatu zuten akordio berria. 2004an hasi zen gobernuz kanpoko erakunde horri laguntzen Berangoko Udalak. Ordutik hona, etxebizitzak eraikitzeko eta abeltzaintza negozio txikiak bultzatzeko proiektuak finantzatu ditu. Azken horiek emakumeen independentzia sustatzeko asmoz. Horretaz gain, nutrizio programan eta emakumezko alargunek lan egiten duten koadernaketa tailerra martxan jartzen lagundu du. Argazkian, Landa eta Pascual hitzarmena izenpetzen / © Berangoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!