Energia aurrezteko apustua egin du
Berangoko Udalak. Helburu horrekin 10 aginte-mahai instalatuko dituzte argiteria sarean uztailean. Horietako bakoitzean fluxu-erreduktore eta tentsio-egonkorgailu bana jarriko dituzte, gastua %40 eta %45 artean gutxitzea ahalbidetuz. Panel guzti horiek farola gehiago dituzten eta potentzia handiagoa kontratatua duten argiteria zirkuituetan jarriko dituzte. Ahalik eta gehien aurrezteko, herriguneko eremu ezberdinak aukeratu dituzte. Sistema berri horren instalazio kostua 200.000 euro baino apur bat gehiagokoa izango da.
Euskal Energia Erakundeak (EEE) horren erdia ordainduko du hasiera batean, energiaren kontsumoa aurrezteko ekimenetarako diru-laguntzen kontura. Ondoren, aurrekontuaren %20 gehiago jarriko du EEEk, baldin eta sistema eraginkorra dela frogatzen bada. "Hasierako kalkuluen arabera, 4 urtetan aurrezten denarekin amortizatuko dugu sistema horren balioa", udal iturriek aipatu dutenez. Argazkia: cc-by-nc
Contando Estrellas.