Hondartzara joateko bidegorri zati berria jarri dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 23a, 00:28

Kostaldearekin lotzea ahalbidetzen du Berangoko Intxaurraga eremua zeharkatzen duen bidegorri berriak. Sabino Arana kalea Eroski hipermerkatu eta osasun etxe inguruko errotondarekin konektatzeko asmoz, aurretik jarritako bidegorriaren jarraipena da zati txiki berri hori, udal iturriek zehaztu dutenez. Inbertsioa 30.000 euroko izan da. Mimenagako errotondatik Uribe Kostako korridore inguruetara heltzen lagunduko die bizikletazaleei errail berriak. Bertara helduta, bidegorririk gabeko zati txiki bat igaro beharko dute txirrinduzaleek, Sopelako hondartzetara bidean dagoen errotonda berriari dagokiona, alegia. Argazkia: cc-by Daquella manera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun