Bihartik aurrera, ibilgailuentzako zirkulazioa itxiko dute Getxoko Maidagan kalean, Benta eta Andra Mariko udal kiroldegiaren artean, kale hori egokitzeko lanak direla eta. Benta eta Azkorri artean egiten ari diren jardueren harira, euria batzeko hodi-sare berriak ipiniko dituzte, eta horren eraginez, aipatu kale tartea itxiko dute hilabete eta erdiz. Obra horien eraginez, Maidagan kaleko bidea, Azkorrirako noranzkoan, itxi egingo dute biribilgune berritik (Gabriel Ramos Uranga kaleko bidegurutzean) Juan Cuadrado kaleraino. Azkorrira joateko sarbide alternatiboa Gabriel Ramos Uranga kalea izango da, Avendaño kaletik Juan Cuadradoraino. Aipatu bidea, hiru astez egongo da itxita. Bestalde, bihar ere, edateko uraren hornidura sarean etetea egingo dute Maidaganen, sare orokorrean mantenu lanak egiteko. Hain zuzen ere, Maidagan kaleko 41 A-B-C-D; 45 eta 47 A-B-C-D zenbakietan eta Pagasarri kalean 2 zenbakitik 16ra artekoan izango du eragina mozketak. Argazkian, Andra Mari ondoko Benta.