San Juan gaztetxeroak ere ospatuko dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 23a, 20:40

Gaur, asteazkena, abiatuko dira San Juan jaiak Leioan. Gauzak horrela, ekitaldi mordoa (bideo proiekzioak, tailerrak, jolasak, kontzertuak...) antolatu du bertoko Udondo gaztetxeak, festak eta kultura "alternatiboak, autogestionatuak eta herrikoiak" izan behar direla aldarrikatzeko asmoz. Arratsaldean bertan, kalejira egingo dute udaletxeraino, bertan gazte koadrila leioaztarrekin bat egiteko, 20:00etan. Ondoren, Orkestra taldeak girotutako kalejira izango da. Bestalde, Sanjuanetarako prestatutako ekitaldien artean, bertso saioa ere izango dela jakinarazi du Maritxu Teilagorri Txosna Batzordeak. Hain zuzen ere, igande honetan, hilak 27, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Arrate Illaro eta Jone Uria Albizuri kantu kantari arituko dira txosna gunean. Hitzordua 20:00etan jarri dute. Argazkian, Orkestra taldeak egingo du gaur kalejira / cc-by-nc-nd TXIN.

San Juan gaztetxeroen egitaraua:

Ekainak 23, asteazkena

Udaletxera igoera, hanka-paluak, kale animazioa, eta abar.
Kalejira Orkestra taldearekin.
Kalea okupatuz.

Ekainak 24, osteguna

20:00 Idazkera sortzaile tailerra.
22:00 Bideo emanaldia: "Cementerio de botellas",
"Itoiz hustu arte". Guztia, Bulebarrean.

Ekainak 25, ostirala

22:00 Proiekzioak eta luncha Bulebarrean: "Udondo Boulderra", "Mi ultimo valle"
23:30 Reggae party gaztetxean

Ekainak 26, larunbata

16:00 Jolasak: mus, xake eta pin-pon Aldapa parkean.
22:00 Kontzertuak gaztetxean: Putakaska, PABELLON 314, TDK eta Espasmodicos.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun