Getxoko Gobernu Batzordeak
60.000 euroko partida prestatzeko akordioa onartu du aste honetan bertan, joan den asteazkenean Gobelak eta bere ibaiadarrek eragindako uholdeetan kaltetuak izan diren auzotarrei diru-laguntzak emateko. Imanol Landa tokiko alkateak azaldu duenez, auzotar batzuk etxeetatik ateratzeko, premia biziko etxeko tresnak erosteko eta ibilgailuentzako izango dira subentzioak; baita etxebizitzak, trastelekuak, eta abar konpontzeko ere. Hau da, 2008ko uholdeetan diruz lagundu ziren antzeko gaietara bideratuko dira. Merkataritzarako laguntzak ere izango dira: saltokiak konpontzeko eta ur hornidura, zaborren bilketa eta estolderiagatiko tasen ordainketa konpentsatzeko, hurrenez hurren. Azkenik, etxebizitzetan, garajeetan, trastelekuetan edo saltokietan kalteak konpontzeko obretatik eratorritako udal zergen ordainketa konpentsatzeko laguntzak emango dituzte.Udal agintariak gaineratu duenez, diru-laguntza horiek, behar izatekotan, handitu egingo dira. Argazkian, ekainaren 16an jasotako eurite gogorrek, udalerriko hainbat garaje urperatu zituen.