Lexuri Gallastegik aurrez aurreko bisita galdu du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 23a, 21:06

Lexuri Gallastegi euskal preso politiko berangoztarraren etxekoak aurrez aurreko bisita galdu zuten joan zen larunbatean, Fontcalenteko espetxean (Alacant, Herrialde Katalanak), araketari uko egiteagatik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. "Etxerat elkarteak asteburu horretan galdutako bisiten zerrenda egin du, baina ohartu behar da hor ez direla galdu diren bisita guzti-guztiak jasotzen, sakabanaketak eragindako baldintzengatik datu guztiak zehaztu eta konfirmatzea oso zail gertatzen delako", azaldu dutenez. Fontcalent Berangotik 827 kilometrotara dago, autoz joateko. Argazkian, Lexuri Gallastegi martxoaren 4an eraman zuten Frantziatik Espainiara / © Espainiako Barne Ministerioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun