Uztailaren 5ean, "Zinema arratsaldeak" zikloa abiatuko dute zeinean nagusiei zuzendutako filmak programatuko dituzten. Emanaldi guztiak astelehenetan izango dira, 18:00etan, Berangoetako kultur etxean. "Gran Torino" filmak zabalduko du egitaraua, hilaren 5ean. Horren ostean etorriko dira, "Para que no me olvides", hilaren 12an; eta "Mejor imposible", 19an. Amaitzeko, "La vida es bella", proiektatuko dute 26an.
Txangoak
Txangoak dira beste jarduera aipagarrienetariko batzuk. Uztailaren 6an, Arte Ederren Museora joango dira. Nazioarte mailan garrantzirik handiena daukan euskal diseinugileari eskainiko erakusketa dago ikusgai bertan. Bere "pret-a-porter" sorkuntza lanekin lilura eragin zuen gipuzkoar ezagun horren ibilbidearen errepaso interesgarria egiten du "Balenciaga, el diseño del limite" mostrak. Interesa duten nagusiek ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango dute izena emateko aukera.
Uztailaren 21eko irteera zeharo ezberdina izango da, arratsaldez Bilbotik egingo baitute paseoa txalupa barruan. Honetan ere izena emateko, ekainaren 28tik uztailaren 2ra egongo da zabalik epea. Bestalde, uztailaren 27an Tolosa eta Ordizia bisitatuko dituzte. Nagusien Etxeko plazan jaia eginez emango diete bukaera ekitaldiei, uztailaren 30ean. Iñaki Uribesalgok girotuko du txitxarrillo dantzaldia.