Urko Izagirre "Bosnio" Algortako euskal preso politikoa gaur, osteguna, irtengo da kalera, 15.000 euroko fidantza ordaindu ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Otsailaren 23an atxilotu zuten Algortan. Poliziaren etxean
torturatu egin zutela salatu zuen Izagirrek. Eta harrezkero Soto del Real (Madril, Espainia) espetxean dago. Egun berean Enrique Noya "Kini" algortarra ere atxilotu zuten San Inazion (Bilbon). Baina, handik bi egunetara askatu zuten. Fidantza atzo jakinarazi zion epaileak Izagirreri, eta etxekoek gaur goizean jarri behar zuten. "Gero etxekoak eta lagunak Soto del Realera joango dira, irteten denean bertan izateko. Oraindik ez dago jakiterik zer ordutan kaleratuko den, batzuetan lehenago eta bestetan beranduago kaleratzen baitira holako kasuetan", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Algortara iristen denean lehen harrera egingo zaio Amnistia tabernan. Argazkian, atzo presoen aldeko San Juan sua egin zuten Berangon / cc-by-sa
Etete20. Argazki gehiago ikusteko
sakatu hemen.