Ohi bezala, arratsalde-gaueko lehenengo orduotan hainbat sute piztu ziren udalerriko hainbat txokotan, eta horietan familia eta ume eta gazte ugari elkartu ziren, inolako istilurik gabe. "Balantze bezala, esan daiteke, San Juan gauerako antolatutako zaintza jarduera bereziak ahalbidetu duela gaua nolabaiteko normaltasunarekin eta aurreko urteetan baino istilu gutxiagorekin igarotzea; legeak agintzen duena betez, gainera", Getxoko Udaltzaingoak adierazi duenez.
Alkoholemia kontrolak
Polizia eta osasun neurrien osagarri moduan, Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasun Zuzendaritzak atzo arratsaldeko zortzietatik gaur goizaldeko ordu bietara hiru karpa jarri ditu, alkohola gehiegi edateari aurre egiteko, kalteak eta arriskuak murrizteko politikaren barruan. Karpapean sendagile, psikologo, pedagogo eta gizarte hezitzaile banak osatutako Sasoia taldeak alkohol kontrol kualitatiboak (positiboa edo negatiboa atzemateko) egiten ibili dira, alkohol gehiegi hartzeak dituen ondorioei buruzko informazioa emateaz eta sentsibilizazioa zabaltzeaz gain. Guzti horrekin, datu estatistiko batzuk (adina, sexua, jatorria eta kontrolaren emaitza) landu dituzte. Aldi berean, bertaratu direnen artean 1.600 bokatatxo, 5.600 sobau txiki, 50 kilo kakahuete eta 800 litro ur banatu dituzte, hartutako alkoholaren ondorioak murrizteko. Atsedena hartzeko gunea ere izan dute. Hori guztia Drogamenpekotasun Zuzendaritzak ordaindu du. Gastua 5.000 bat eurokoa izan da.
Guztira, 7.000 lagun inguru bildu ziren atzo gauean San Juan gaua ospatzeko, Getxoko Arrigunaga hondartzan eta inguruetan, Getxoko Udaltzaingoak emandako datuen arabera. Iaz 10.000 lagun izan ziren gune horretan bildu zirenak. Imanol Landa alkateak ere eman ditu