Hiru uribekostarrek hartu dituzte Lan Harremanetako idazlan lehiaketaren sari guztiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 24a, 16:08

Sopelako Ander Deuna ikastolako Jon Martinez Corral eta Getxoko Aixerrota institutuko Zaskia Diaz Refoyo eta Haritz Idiondo Gutierrez ikasleek irabazi dute EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak antolatutako bigarren idazlan lehiaketa. Martinezek ingelesezko atalean saritu dute, "Great Lost Expectations" izenburuko lanarekin. Espainolezko atalean, "Prevencion de Riesgos Laborales" idatzia aukeratu dute, Diazena. Idiondok, berriz, "Lan baldintzak historian zehar" izeneko idazlana aurkeztuta jaso du euskarazko lan onenari emandako saria. Sari-banaketa gaur goizean egin dute Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako gradu aretoan, Leioa eta Erandioko campusean. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko ikastegietako batean dago Lan Harremanen Unibertsitate Eskola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun