Imanol Landa Getxoko alkateak
gaur aurreratu du (mp3), Espainiako Gobernuaren lege-dekretuan aurreikusitako defizita murrizteko neurriak onartuz, bere soldata %7an murriztuko duela. Zinegotziena, berriz, %5a inguru eta %2,85 eta %5ren artean funtzionario eta gainontzeko udal langileei. Udal iturriek zehaztu dutenez, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen irizpideak aintzat hartuko dira, Landaren kasuan salbu, alkateak berak hartutako erabakiz puntu bat gehiago murriztuko baitu bere soldata. Udaleko funtzionario eta langileen %2,85 eta 5 arteko murrizketari dagokionez, biharko osoko bilkuran emango dutena "lehen urrats bat" baino ez da izango, "murrizketa horren mailakako aplikazioa soldata-taula batean agertu beharko baita". Taula hori Udalbatzak ere onartu beharko du, Eudelen irizpide finkoei jarraiki. Zinegotziei dagokienez, soldata murrizketa funtzionarioen parekoa izango da, dagokien taulan duten lekuaren arabera, %5 ingurukoa. Alkatearentzat Eudelek %6koa aurreikusten du, baina Imanol Landak, "berak hala erabaki baitu", puntu bat gehiago jaitsiko du, %7 alegia. %2,5eko murrizketa ere aplikatuko zaie zinegotzien dietei eta %5ekoa udal talde politikoei ematen zaien diruari. Argazkian, maiatzaren 25eko greban, Getxoko udaletxe aurrean egin zuten eskualde mailako manifestazioa.