Udako ekinozioa ospatzeko asmoz, makina bat su piztu da bart Uribe Kosta eta Erandioko soro, larre, baserri, hondartza eta plazetan. Gehienak lasai eta irribarretsu piztu, salto egin eta itzali egin ziren, zorte txarra alde batera utzita eta desioak eskatuta. Itzubaltzeta / Romon, berriz, Getxoko Udaltzaingoko bost poliziek bahitu egin zuten bertako gazte asanbladak antolatutako suterako egur multzoa. Euskaldunen usadio zahar eta pagano horretaz disfrutatzera joandako auzokide batek UKBERRI.NETi adierazi dionez, gauerdia heldu baino lehen izan zen gertaera. Udari sabel beteaz eta zintzar bustiaz harrera egiteko gazteak sardina jana eta parrillada prestatzen ari zirela, bost udaltzain jarri ziren udal espaloian area artean erretzear zegoen zura piloa eta gazteen artean. Argazkian, operazio polizialaren une bat / cc-public domain.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!