Espetxetik atera da Urko Izagirre

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 24a, 23:51

Dagoeneko aske gelditu da Urko Izagirre "Bosnio" Algortako euskal preso politikoa izandakoa. Izagirreren lagunek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, 21:00ak aldera atera da gaztea Soto del Realgo espetxetik, senideek eta hurkoek 15.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Izagirre Otsailaren 23an atxilotu zuten Algortan. Poliziaren etxean torturatu egin zutela salatu zuen Izagirrek. Eta harrezkero Soto del Real (Madril, Espainia) espetxean dago. Egun berean Enrique Noya "Kini" algortarra ere atxilotu zuten San Inazion (Bilbon). Baina, handik bi egunetara askatu zuten. Fidantza atzo jakinarazi zion epaileak Izagirreri, eta etxekoek gaur goizean jarri behar zuten. Algortara iristen denean lehen harrera egingo zaio Amnistia tabernan. Argazkian, Izagirrerek pairatutako tratu txarrak salatu zituzten auzokideek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun