Urko Izagirre "Bosnio" euskal preso politiko ohia goizaldeko 1:30ean iritsi da Algortara. Eta gau giroan harrera beroa (mp3) egin diote Amnistia tabernan zain zituen ehun bat lagun inguruk. Lau autotan joan ziren etxekoak eta lagunak Soto del Realera (Madril, Espainia) berarekin biltzeko. Bertara iritsi aurretik horietako bik Guardia Zibilaren kontrola pasatu behar izan zuten, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Gero, Izagirre 20:45ean kaleratu zenean, segituan Euskal Herriko bidea hartu eta Boceguillasen geldialdi bat egin ondoren, 1:30ean iritsi ziren Algortan. Argazkia: cc-by-sa Etete20. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!