Larunbat honetan, hilak 26, "Patxi Ros Saria" Lasterketa Nudistaren 12. edizioa egingo dute Sopelako Barinatxe hondartzan. Hitzordua eguerdiko 12etan jarri dute. Euskal Naturista Elkarteak (ENE) antolatuta, aurtengo edizioa 5.000 metrokoa izango da helduentzat. Umeek ere parte hartu ahal izango dute. Horrela, nagusiekin batera aterako dira, baina ibilbide laburragoa egin beharko dute. Lasterketa honako sei kategoria hauetan banatuko da: gizonezkoak, emakumeak, beteranoak (40 urtetik gorakoak) eta umeak (14 urtetik beherakoak). Aldi berean, ENEko naturistentzat bi kategoria egongo dira: ginezkoak eta emakumeak (elkarteko kide izatea egiaztatzeko, txartel eguneratua erakutsi beharko da). Izena emateko epea atzo amaitu zen arren, bihar ere egongo da horretarako aukera, goizeko 11:30ak arte, Barinatxen. Lasterketan izena ematea eta parte hartzea doakoa dira. Argazkian, iazko lasterketaren irudi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!