Alemaniar garagardotegia jarriko dute Algortan uztailaren 1etik 5era

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 25a, 21:08

Uztailaren 1etik 5era bitartean, Algortako lehenengo Sommerfesta ospatuko dute batzokiko jolasgunean. Aipatutako jaiaren izena dioen bezala ("sommer" uda alemaniarraz, euskarazko "festa" hitzarekin elkartuta), Algortan alemaniar garagardotegi bat egitean datza. Bertan germaniar plater tipikoak dastatzeko aukera izango da: ukondoa, saltxitxak, baita hestebeteak ere, tokiko garagardoarekin bustita. Antolatzaileen artean Algortako bi talde daude: Itxartu Taldea eta Getxo Rugby, biak ala biak Getxo udalerrian oso errotuta eta beren atzetik oso jende kopuru handia dutenak. Eta horiekin batera Enrique Thate, euskal-alemaniarra, Bilboko urdai-saltzaile ezaguna eta holako ekintzak antolatzen eskarmentu handikoa. Argazkian: cc-by jmendikute.

Bertaratzen dena, janari alemaniarraz gozatzeko aukeraz aparte, gune familiarra topatuko dute. Izan ere, bertan umeentzako puzgarriak izango dira. Gainera, horretaz aparte, munduko kopako partiduak pantaila erraldoian ikusteko aukera izango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun