Sopelako Udaleko mozioa:
Israelgo Estatu sionistak bere ejerzito zapaltzaile eta genozidaren bitartez beste behin ere eraso bortitz bat burutu dute, kasu honetan “Askatasunaren itsasontzia”ren aurka, Gaza herri setiatuara giza laguntza daramaten 6 itsasontzi. Eraso honek 16 hildako eta hamarnaka zauritu utzi ditu.
Egoera larri honen aurrean, Udal honetako kideok onartzen dugu:
1. Israelek burutzen duen eta Nazioarteko Komunitateak bere ixiltasunarekin onesten duen Gaza-ren kontrako blokeoaren ondorioz Gaza-ko herritarrek beharrezkoak dituzten oinarrizko ondasunak helaraztea helburu bakartzat zuten internazionalistak erail izana salatzea.
2. Hildakoen senideei, zaurituei eta ekimen ausart honetako partaide guztiei elkartasuna adieraztea.
3. Isralego Estatuak burutzen dituen krimenen inguruko nazioarteko ikerketa eta auzipetzea abiatzea exijitzea.
4. Gaza-ko blokeo amaitzea eta Gaza-ko herritarrek era zilegian hautatutako ordezkarien aitortza eskatzea.
5. Gaza-k pairatzen duen legez kanpoko blokeoarekin amaitzeko xedean garatzen diren ekimen internazionalistei babesa adieraztea.
6. Israel-eko estatu arrazistaren aurkako Boikot-a babestea. Zentzu horretan, Estatu horrekiko edo bere instituzioekiko harremanak ez garatzea. Hego Afrikan bezala, zilegitasunik gabeko bere politika ilegala aldarazteko nazioarteko komunitateak duen bide bakarra da boikotarena.
7. Israel-ekin dauzkan lehentasunezko merkataritza akordioak bertan behera uzteko exijentzia Europar Batasunari. Israelek nazioarteko legalitate bete dezan politika erreal bat gara dezan exijentzia Europar Batasunari.
8. Dolu moduan, palestinar bandera jartzea eta herritarrei ekimen honetara batzera deitzea.
9. Harturiko erabakiaren kopia bat Gaza-ko instituzio zilegiei helaraztea.