Getxoko Itsas Asteak azken txanpa izango du asteburu honetan. Bihar bertan, Bizkaia Zubian, “Zirgariak” antzezkizuna ikusteko aukera egongo da eta ondokoak eskaintzen jarraituko dute: zubi esekiko pasabiderako sarreraren prezio murriztuak, bisita turistikoak, antzeztutako bisitak eta antzinako argazkien erakusketa. Kosta Monumentalean, Areetako Txurruka moilan, bihar ere, kometen jaialdia egongo da eta, igandean, patinatzaileen kontzentrazioa. Asteburuan zehar tren turistikoa, garaiko azoka, bisita turistikoak, antzinako argazkien erakusketa, “Taxi Tour”-en bisita gidatuak, Getxoko Etxe Handien pasealekua eta aisialdi eta kirol tailerrak izango dira Algortako Ereaga hondartzan.
Jarduera ugari
Kirol Portuan, berriz, “Kraken. Munduko txibiarik handiena” izeneko erakusketa zabalik dago eta, ekitaldi horren barruan, bihar, larunbatarekin, 12:00etan, “Enigmas de la ciencia. El calamar gigante” izeneko hitzaldia eskainiko du Angel Guerra doktoreak. Agertoki horretan bertan, Urpeko Astea, Estatuko Itsas Akuariozaleen Topaketa, “Oceanos” pelikularen maratoia, itsas waterpolo lehiaketa, belaontzien estropadak, bela arinari buruzko ikastaroak, irteerak belaontzietan eta “Saltillo” eskola-ontzia ikusteko aukera egongo dira. Halere, bihar bertan, 12:00etatik 15:00ak arte, 1.000 anoa solidario dastagai jarriko dituzte, bakoitza 2 eurotan. Jasotako diru guztia Atfal Sahararen aldeko Getxoko elkartearentzat izango da. Bestalde, Portu Zaharrean, itsasontzi klasikoen kontzentrazioaz gain, Itsas Azoka eta sardina jana bi egongo dira: bata, larunbat arratsaldean eta, bestea, igande goizean. Bisita turistikoak eta bisita antzeztutakoak ere ez dira faltako.