Hiru gazte atxilotu dituzte Areetako etxebizitza baten barruan lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 25a, 22:00

Getxoko Udaltzaingoak hiru gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Areetan, etxe baten barruan lapurtzen zebiltzalakoan. Udal iturriek zabaldu dutenez, ordu biak inguruan pertsona batek Udaltzaingoaren Koordinazio Zentrora deitu du Embarcadero kaleko etxe baten barruan lapurtzen ari zirela esanez. Etxearen jabea, lotan zegoenean, zaratak entzun omen ditu eta, etxea miatu ostean, lapurrak ikusi ditu bertan. Hirurak ihes egiten saiatu dira, sartu ei diren leiho beretik salto eginez. Antza, egindako ikerketen arabera, bigarren solairuan dagoen etxebizitzan sartu dira, terrazetatik igota, eta etxera sartu, non 40 hazbeteko pantaila lauko telebista atera duten, ihesean, botata utzi dutena. Ordenagailu eramangarria eta beste gauza batzuk ere ezerakoan dituztenean berreskuratu dituztenak.

Bertaratu diren udaltzainek aurkitu eta atxilotu dituzte hiru lapurrak, 20 eta 30 urte bitarteko gazteak, eta dokumentaziorik gabekoak. Une honetan euren identitatea ikertzen ari da Espainiako Polizia Nazionalera bidalitako hatz-marken bitartez. Hiru atxilotuak guardiako epaitegira eramango dituzte ondorengo orduetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun