Metro Bilbaoko prentsa-bulegoak hedabideetara zabaldu duen informazioa gezurtatu egin du garraio enpresaren LABen atal sindikalak. "Gaur eguerdian bidalitako prentsa-oharrean dioenez, enpresa eta langileak ados jarri dira ekainaren 29rako deituta dagoen greba orokorrak zerbitzu bereziari eragin ez diezaion. Informazio hori ez da egia. Enpresa Batzordeak ez du horri buruzko inolako berririk jaso, ez eta atal sindikalok ere", azaldu dute langile erakunde abertzaletik. Jakinarazi dutenez, enpresako zuzendaritzak astelehenean, ekainak 28, goizeko hamarretan jarri die hitzordua sindikatuei, greba-egunerako gutxieneko zerbitzuak negoziatzeko. Bitartean,
LAB Metro Bilbaok argi utzi nahi izan die metropoliko trenaren erabiltzaileei, hilaren 29an, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak soilik egingo direla eta, beraz, ezin dela bermatu AC/DCren kontzerturako aparteko zerbitzurik egingo denik.